Idatzi hemen zure bilaketa

Vitoria-Gasteiz Film Office


Plaza del Machete, S/N
01001 vitoria-Gasteiz
34 945 16 25 72

Info@vitoria-gasteizfilmoffice.com
www.vitoria-gasteizfilmoffice.com

Bila gaitzazu Google Maps-en

Gasteizko kaleen zerrenda

Pribatutasuna

Webgunearen titulartasuna

Gure web atarian sartu eta gure zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsona guztien segurtasun eta lasaitasunerako, Vitoria-Vitoria-Gasteiz Film Officek bere egiten ditu datu pertsonalak babestearen alorreko lege betekizunak, batez ere honakoei dagokienez:
  • Datu pertsonalak jasotzen dituzten fitxategiak edukitzea edo datuak tratatzea.
  • Datuak jasotzearen helburua.
  • Informazioa jasotzen duten pertsonak.
  • Egiten diren galderei erantzutea aukerakoa edo nahitaezkoa izatea.
  • Datuak lortzearen edo emateari uko egitearen ondorioak.
  • Ikusteko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta kontra agertzeko eskubideak baliatzeko aukera.
  • Datuak tratatzeaz arduratzen den pertsonaren edo haren ordezkariaren identitatea eta helbidea.
Gure web gunea erabiltzen duen pertsona orok aski informazioa izatea nahi du Vitoria-Vitoria-Gasteiz Film Officek, datuak eskatzen diren eran eman ala ez berariaz, aske eta borondatez erabaki ahal izan dezan.
Hori dela eta, erabiltzaileari bere datuak fitxategi automatizatu bati erantsiko zaizkiola jakinarazten zaio, eta haren arduraduna Vitoria-Vitoria-Gasteiz Film Office dela. Kontrakoa adierazi ezean, formularioetan jasotzen diren datuak beharrezkoak eta nahitaezkoak dira web guneko zerbitzuak baliatu zein emateko.
Erabiltzaileak datu benetakoak, zehatzak eta osoak eman beharko ditu formularioetan, eta gezurrezko daturik nahiz datu zehaztu, osatu edo eguneratu gaberik emanez gero sor ditzakeen kalte eta galeren erantzukizuna hartu beharko du bere gain.
Vitoria-Vitoria-Gasteiz Film Officek indarreko legedian datu pertsonalak babesteko agintzen diren segurtasun mailak ezartzeko konpromisoa du, beraz, antolakuntza eta teknikari dagokienez beharrezko neurriak hartuko ditu datuak galdu, gaizki erabili, aldatu edo baimenik gabe hartu ez daitezen, eta beste edozein arrisku eragozteko. Vitoria-Vitoria-Gasteiz Film Officek isilpean gordeko ditu fitxategi automatizatuetan jasotako datuak, indarreko legedian ezarritakoaren arabera. Erabiltzailea edo haren ordezkaria une oro baliatu ahalko da bere datuak ikusi, zuzendu, ezeztatu nahiz horien kontra agertzeko eskubideez, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraiki, leku hauetakoren batera idazkia bidaliz:

Gasteizko Udalaren Argibide Bulego Nagusia
Espainia plaza, 1
01001 Vitoria-Gasteiz


edo herritarrei laguntzeko bulegoak, nortasun agiriaren kopia erantsita.
Erabiltzailea bera identifikatzeko balio duten datuak gordetzerakoan segurtasuna bermatzea da gure kezka nagusia. Horrexegatik, kontu handiz transmititzen ditugu datuak erabiltzailearen ordenagailutik geure zerbitzarietara.
Beren lana betetzeko erabiltzaileen datuak behar dituzten langileek baino ezin dituzte datuok eskuratu. Langileren batek datuak babesteko politika edo segurtasun politika urratuko balitu, diziplinazko egintzen menpe geratuko litzateke.

Baldintza hauek onartzea

Web gunea baliatzen duelarik, erabiltzaileak agiri hau arretaz irakurri duela jotzen dugu, eta bertako aholkuak ulertu eta bete dituela. Beraz, datuak babesteko politika honekin edo bertan ematen diren aholkuekin ados ez bazaude, ez erabili gure web gunea. Beharrezkoa dela uste badugu erabiltzeko baldintza hau aldatzeko eskubidea izango dugu. Aldaketak egin ondoren erabiltzaileak gune hau zein Gasteizko Udalaren beste web gune batzuk baliatzen jarraitzen badu, horiek onartzen dituela esan nahiko du.
© Vitoria-Gasteiz Film Office 2009